domingo, 19 de junio de 2016

GIZAKION HARREMANAK


Gizakiok helduarora iritsi arte ez gara ugaltzeko gai, umeen gorputza ez baitago prestatuta.
Nerabezaroan gorputzean aldaketak gertatzen dira, hormonen eraginez (estrogenoak nesken kasuan eta testosterona mutilen kasuan)

                    UGALKETA SISTEMA
  • Zer lortzen da ugalketa sistematren bidez?
        Organismo berria
  •  Zer aparatu du?
        Ugal aparatua
  •  Zer sortzen du ugal aparatua ?
        Espermatozoidea arretan eta obulua emeetan.

ESPERMATOZOIDEA+OBULUA=ORGANISMO BERRIA

                ESPERMATOZOIDEA
Gizonezkoen hazian barrabilek sortutako espermatozoideak egoten dira. Espermatozoideak ugalketarako bereziki moldatutako zelulak dira, isats edo flagelo batekin, haren bidez emakumearen barruko sexu organoetan aurrera egin eta obuluraino iristeko.

                 OBULUA
Obuluak emakumeen obulutegian sortzen dira, eta, bat heltzen denean, Falopioren tronpara jaisten da. Hauek ugalketarako bereziki moldatutako zelulak dira. Espermatozoide bat iristen bada Falopioren tronpetatik gora eta obulua ernaldu, bizidun berri bat sor daiteke.
Ernaldutako obulua zatikatu egiten da. Ehunak eta organoak osatzen ditu. Gizakiaren kasuan bederatzi hilabeteko haurdunaldia osatzen da umea. 

   



No hay comentarios:

Publicar un comentario