domingo, 19 de junio de 2016

BIZIDUN ZELULABAKARREN UGALKETA

LABURPENA
Ugalketa bizitzaren funtzio bat da. Funtzio horren bidez, organismo biziak beren itxurako beste organismo batzuk sortzeko gai dira; horrela lortzen dute espezieak bizirik irautea.

Hainbat bizidun zein zelulabakar zein zelulanitz izan daitezke

Arrainak arrautzen bidez ugaltzen dira. Perretxikoek, aldiz, esporen bidez egiten dute. Bizidunek hainbat modu dituzte ugaltzeko.
Hainbat bizidun zelulabakar erdibitze edo zatiketa bidez ugaltzen dira.

                         BIZIDUN ZELULABAKARREN UGALKETA
Ugalketaren bidez, hasierako zelulatik zelula berriak sortzen dira, hau da, bizidun berria.
Bizidun zelulabakarren ugalketa bi motatakoa izan daiteke: sexuala eta asexuala.
Ugalketa sexuala zelulabakarretan gainerako bizidunen antzekoa izaten da.
Bizidun zelulabakarren ere zelula bereziak , hau da, ugalketa.-zelulak osatzen dituzte: ugalketa-zelula emea eta ugalketa-zelula arra.  Aipatutakoak elkartzen direnean obulo ernaldua sortzen da eta horren garapenik bizidun berria.
Ugalketa asexualean, mitosia edo zelularen zatiketaren oinarrizko zelula bi zati 
edo gehiagotan banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako zelularen bikoitzak edo anizkoitzak egiten dira: klonak. Zelula horiek ez dute nukleo barruko informazioa konbinatzen, eta zelula berriak hasierako zelula amaren berdin-berdina izan ohi dira.
Ugalketa asexualean, zelula berrien kopurua eta neurriaren arabera, honako lau era aipa genitzake: erdibiketa, zatiketa, gemazioa eta esporulazioa.
                                                                 

No hay comentarios:

Publicar un comentario